José Ignacio
Pérez Fernández
Formakuntza
UPV/EHUn Psikologian lizentziaduna eta doktorea. Unibertsitate honetako irakaslea naiz 1998az geroztik.
Musikoterapiako prestakuntza osagarria: UPV/EHUko Musikoterapia Graduondoko Unibertsitate Diploma, Musikoterapiako ikaslea Buenos Aireseko Salbatore Unibertsitatean, eta Bonny Method of Guided Imagery and Music-en espezialista (Mid-Atlantic Institute, Maryland, AEB / Agruparte, Vitoria-Gasteiz).
Irakaskuntza eta kudeaketa-karguak
Psikologia Fakultateko Irakaskuntza Plangintza, Berrikuntza eta Ikasle Dekanordea (2017-2019) izan naiz, baita Idazkari Akademikoa ere (2016/2017). Egun, Psikologia Graduan eta Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrean ematen dut irakaskuntza elebiduna. Unibertsitate honetako Psikologia Doktoregoan parte hartzen dut, eta 2004-2005 ikasturtetik Salamancako Pontifize Unibertsitateko Musikoterapia Master/Espezialista formakuntzan ere lankidetzan aritzen naiz.
Ikerkuntza
Gaur egungo ikerketa-lerroak:
- Min kroniko fibromialgikoa eta ez-fibromialgikoa duten pertsonentzako esku-hartze psikologikoko programen ebaluazioa,
- mindfulness eta musikoterapia eremu klinikoan eta osasunean,
- LGBTI+ pertsonen osasuna sustatzea eta esku-hartze psikologiko afirmatiboak.